Eraikuntza metalikoetatik trenbideko tresnetaraino
JEZ Sistemas Ferroviarios, Joint Venture sozietate bat da, Talleres y Fundiciones JEZ eta VAE GmbH enpresen artean sortua. Bere helburua trenbideko tresna finkoak diseinatzea, ekoiztea eta saltzea da, eta sektore horretan mundu mailako erreferentzia eta liderra izateko bokazioa dauka.
Jatorrizko enpresa Bilbon sortu zen 1926an, eraikuntza metalikoetan aritzeko tailer bezala. Lau bazkide sortzaile izan zituen: Ceferino Jemenin, José María eta Enrique Errazti eta Cipriano de Zenitagoya. 1948an Laudiora lekualdatu zen eta bertan dauka gaur egun egoitza.
Ir al contenido


Ir al menú