Galdaketa

JEZen galdaketa  %12-14ko manganeso proportzioa duten altzairu austenitikoetan espezializatuta dago; horrekin bloke bakarreko bihotzak, bihotz mihiztatuetarako eta punta mugikorretarako puntak eta txertoak ekoizten dira.

Galdaketa simulatzeko softwarearen bidez, eskakizun tekniko zorrotzenak betetzen dituzten bihotzak lortzen ditugu JEZen, Europako eta munduko trenbide- arduradunak asetzeko modukoak.

Prozesu horretarako, moldaketa, galdaketa edo tratamendu termikoak kontrolatzeko sistemak erabiltzen ditugu, eta amaitzeko, harea berreskuratzeko sistema bat daukagu, ingurumenari zor zaion errespetua bermatzen duena.