Historioa

1926an, lau pertsona ekintzailek -Ceferino Jemein, José María eta Enrique Errazti eta Cipriano de Zenitagoya- JEZ sortu zuten, garai hartan eraikuntza metalikoen alorrean aritu zen enpresa.

1948an proiektuak izan zuen garapen handiaren ondorioz, sortzaileek lurrak erosi zituzten Laudion eta 1949an bertara eraman zituzten instalazioak eta ekoizpena. Gaur egun ere bertan jarraitzen du.

1980 hamarkadako krisi ekonomikoak JEZi ere eragin zion, baina enpresak iraun ez ezik indartuta ere irten zen eta 1994an, VAE Taldearekin batu ondoren, aurreko JEZ hura gaur egungo JEZ Sistemas Ferroviarios bihurtu zen.

2008an MFA sortu zen, industri ekoizpena Frantzian duen sozietate independentea; JEZ da horretan akziodun nagusia. MFAk jauzi kualitatiboa ekarri du, ihesbide konbentzionalak ekoizteko prozesuan erabiltzen duen automatizazio mailagatik.


historia_jezhistoria_sist_ferroviarios