Ikuspegia eta balioak

Haren errentagarritasuna eta teknologia-maila altuaren ondorioz bihotz galdatuen zein trenbideko tresna eta osagaien sektorean liderra izango den enpresa osatu nahi dugu, eta VAE Taldearen ikuspegi eta estrategia zehazteko eta burutzeko elkarlanean ari gara.

Gure enpresa zerbitzuaren kalitatearengatik, izaera berritzailearengatik eta Enpresa-bikaintasunarengatik ezaguna izatea nahi dugu.

JEZen lan egiten dugun pertsona guztiok trenbideko tresnen fabrikazioari balioa eransten diogu eta kudeaketan eta irabazietan parte hartzen dugu.

Bezeroek gure arreta osoa jaso eta lehentasunezko zerbitzua dute.

Gure jokabidea, pertsona bakoitzaren laneko bizitzaren kalitatean, ingurumenaren kalitatean eta etengabeko hobekuntzan oinarritzen da.

Konbentzimendu osoa dugu geure barne zein kanpo-harremanetan sinesgarritasunak, zintzotasunak eta gardentasunak zuzendu behar dituztela gure jarduera guztiak.

JEZen ari den pertsona bakoitzarentzat bikaintasuna eguneroko helburu izatea bilatzen dugu.